Munduan mota askotako pertsonak daude. Batzuk, pertsona hobeagoak eta beste batzuk pertsona txarragoak, baina pertsonak gara mundua den modukoa egiten duguna.
Nire ustez pertsona guztiak onak dira, baina bizitako bizipen batzuen ondorioz edota gaixotasun mental bat dela eta gauza txarrak egiten dute. Hau da, gauza txarrak egiten dituzten pertsona onak daudela munduan uste dot.



Baina, pertsona txar horiek ere mundua den modukoa egiten dute. Adibidez, poliziak, epaileak, … egotea. Bestalde pertsona onak ere mundua hobeagoa izaten laguntzen dute.
Baina zer da pertsona on bat izatea? Nire ustez pertsona on bat izatea gainerakoak errespetatzea da. Gainerakoak errespetatzen badoguz mundua hobeagoa izango eta egingo da, baina pertsona guztiak ez dute besteak errespetatzen.

Mundua hobetzeko, badaude ONG-ak antolatzen dituzten pertsonak edo haietan parte hartzen dituztenak. Pertsona horiek mundua hobetzen dutela argi dago, baina mundua aldatzeko ez da zertan ONG bat antolatu behar. Mundua aldatzeko gauza errazagoak egin daitezke, hala nola; eskuzabalak izatea, arduratsuak izatea, ….
Adibidez, kalean dauden eskaleei diru apurra edo janaria erostearekin mundua aldatzen zaude, nahiz eta ez izan aldaketa oso handia. Edo asko edan baduzu eta bueltarako kotxea hartzen ez baduzu ere mundua pixka bat aldatzen duzu, kotxea gidatuko bazenu agian beste bizitza batekin edo zurerekin amaitu ahalko zenukeelako. Bestalde, hondartzara bazoaz eta plastikoko boltsak botata ikusten badituzu, eta batzen eta birziklatzen baduzu ere mundua onera pixka bat aldatzen zabiz. Hau da, mundua aldatzeko modu asko daude.



Argi dago mundua aldatzen edo aldatuko dutenak gizakiak garela, eta gure ekintza guztiekin apur bat aldatzen dugula. Baina gure esku dago mundua txarrera aldatu nahi dogun edo onera.
Azkenik, mundua zelan aldatu salmenten bitartez azlatzen duen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/feXGAOofwfk
