HUMAN gizakiak izaten….. mundua aldatzeko?

Bideoan berba egiten duen gizonak maitasunari buruz hitz egiten du batez ere. Baina, zer da maitasuna? Zelan adirazi daiteke?

Bideoaren hasieran, gizonak bere aitaordea bera jotzen zuela esaten du. Berak uste zuen min egietak maitasun adierazpen bat zela, bere aitaordeak hori sartu ziolako buruan. Gaur egungo bikote batzuk ere elkarri min egiten dira eta batzuetan ez dira konturatzen. Hainbat alditan entzun dugu “ bikote toxikoaren “ ideia.

Toxititatea, hainbat faktorez beteta dago, baina askotan ez gara konturatzen. Adibidez, batak besteari mobila bigilatzen dionean edo pertsona jakin batekin ez geratzeko eskatzen dionean.

Baina maitasuna ez da zertan bikote baten artekoa izan behar, familia edota adiskideen artekoa izan daiteke. Eta badaude ere seme-alabak jotzen dituzte aitak eta horrelako hainbeste erlazio.

Baina munduan zorionez, ez daude bakarrik erlazio txar eta toxikoak, baizik eta oso onak ere bai. Mundua hobea egiten dituen eralzioak maitasunarekin beteak direnak direla uste dot.

Parkamena ere funtsezkoa da mundua hobetzeko. Askotan ez da erraza parkatzea edo parkamena eskatzea, baina ezin bestekoa da pertsonak parkamena praktikatzea. Batzuetan gorrotoa maitasuna baino handiagoa eta gogorragoa da eta ez ditugu gauzak argi ikusten, baina gorrotoarekin amaitu beharko genuke.

Bideoan ikusi dogun bezala, gizonak ama eta ume bat hil egin zituen, eta halan da be, amaren amak eta umearen amamak gizonari parkatzea erabakitzen du eta gizonari laguntzea eta maitasuna adieraztea. Eta modu horretan, emakumeak mundua apur bat aldatu egin du, hobeagoa egin du.

Azkenik, zergaitik den hain garrantzitsua parkatzea azaltzen duen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/XBxN_Xu_-P8

HUMAN: gizakiak izaten … mundua aldatzeko?

Munduan mota askotako pertsonak daude. Batzuk, pertsona hobeagoak eta beste batzuk pertsona txarragoak, baina pertsonak gara mundua den modukoa egiten duguna.

Nire ustez pertsona guztiak onak dira, baina bizitako bizipen batzuen ondorioz edota gaixotasun mental bat dela eta gauza txarrak egiten dute. Hau da, gauza txarrak egiten dituzten pertsona onak daudela munduan uste dot.

Baina, pertsona txar horiek ere mundua den modukoa egiten dute. Adibidez, poliziak, epaileak, … egotea. Bestalde pertsona onak ere mundua hobeagoa izaten laguntzen dute.

Baina zer da pertsona on bat izatea? Nire ustez pertsona on bat izatea gainerakoak errespetatzea da. Gainerakoak errespetatzen badoguz mundua hobeagoa izango eta egingo da, baina pertsona guztiak ez dute besteak errespetatzen.

Mundua hobetzeko, badaude ONG-ak antolatzen dituzten pertsonak edo haietan parte hartzen dituztenak. Pertsona horiek mundua hobetzen dutela argi dago, baina mundua aldatzeko ez da zertan ONG bat antolatu behar. Mundua aldatzeko gauza errazagoak egin daitezke, hala nola; eskuzabalak izatea, arduratsuak izatea, ….

Adibidez, kalean dauden eskaleei diru apurra edo janaria erostearekin mundua aldatzen zaude, nahiz eta ez izan aldaketa oso handia. Edo asko edan baduzu eta bueltarako kotxea hartzen ez baduzu ere mundua pixka bat aldatzen duzu, kotxea gidatuko bazenu agian beste bizitza batekin edo zurerekin amaitu ahalko zenukeelako. Bestalde, hondartzara bazoaz eta plastikoko boltsak botata ikusten badituzu, eta batzen eta birziklatzen baduzu ere mundua onera pixka bat aldatzen zabiz. Hau da, mundua aldatzeko modu asko daude.

Argi dago mundua aldatzen edo aldatuko dutenak gizakiak garela, eta gure ekintza guztiekin apur bat aldatzen dugula. Baina gure esku dago mundua txarrera aldatu nahi dogun edo onera.

Azkenik, mundua zelan aldatu salmenten bitartez azlatzen duen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/feXGAOofwfk

Zer da zuretzat politika?

Ezin izango nuke azaldu zer den politika nire hitzekin. Dakiten gauza bakarra da, orain Espaina gobernatzen duen partidua PESOE dela eta politikaren bitartez gizarteko hainbat gauza erabakitzen direla, eta Politiken lan egiten dituztenak politikoak direla.

Ez dut politikoei buruzko informazio oso ona entzun. Ni ez nago ohituta politika, ezta berriak entzuten, baina askotan entzun dot ustelkeria politikoaren berriak. Adibidez, politikoren bat dirua lapurtzen duenean. Politikoei buruzko entzun dudan informazio gehiena txarra denez, ez naiz haientzako asko fidatzen.

Orain dela askotik, gaur egunerarte, politika 2 aldetan zatituta egon dela badakit. Lehen kontserbadoreak eta erradikalak ziren, orain horien antzekoa da, baina eskumako takdean eta talde ezkertian banatzen dira taldeak.

Eskumako taldeko partidu politikoak kontserbadoreagoak direla esan ahalko genuke. Horretaz gain, monarkia zaleak direla ere esan ahalko genuke. Eskumako taldeen bernean ere partidu desberdinak daude, adobidez, VOX izeneko partidu bat, honek ultraeskuindarrak direla. VOX partiduaren kasuan, badakit monarkia zaleak direla, kontserbadoreak, LGTBIQ+ aurkakoak, armen defendatzaileak, ….

Beste aldetik, ezkerreko partiduak » erradikalagoak “, edo hobe esanda, aldakuntzak bilatzen dituzten partiduak direla esan ahalko genuke. Talde honetan ere partidu desberdinak ikusi ditzakeguz, hala nola; EH edo PODEMOS. EH bilduren kasuan badakit, erradikalagoak direla, monarkia kentzearen aldekoak, independentziaren aldekoak, LGTBIQ+ defendatzaileak, …

Azkenik, erdian dauden partidu batzuk daudela ere uste dot. Hau da, ezkertiagoak edo eskubikoagoak izan ahal dira, baina ez hain erradikalak edo kontserbadoreak, adibidez: PESOE edo PNV

Nik ez damit ezer politikari buruz, beraz nire burua leku baten kokatuko beharko nuken PNV partiduan jarriko nuken, ezkertia delako, baina ez hain ezkertia.

EL DILEMA DE LAS REDES SOCIALES dokumentala

Gaur egun sare sozialak garrantzi eta eragin handia daukate gure gizartean eta gurengan. Badaude arriskutsuak direla esaten duten pertsonak, eta guztiz kontrakoa esaten dutenak; hau da, ez dutela inolako arriskurik.

Nire ustez, sare sozialak ez dira berez arriskutsuak, baizik eta haiekin egiten dogun erabilera. Sare sozialak komunikatzeko eta informatzeko ezin bestekoak dira gaur egun, eta haien helburua bi gauza horiek direla uste dot.

Beste aldetik, sare sozialekin egiten dugun erabilera arriskutsua izan daitekeela uste dot. Adibidez, sare sozialak kritikatzeko, iraintzeko, informazio txarra bilatzeko, … erabiltzen badoguz arriskutsuak izatera heldu daitezkela uste dot.

????

Pertsona nagusiak txikitan ez dute sare sozialik izan, beraz haiek badakite zer den sare sozialik gabe bizitzea, eta horregaitik ez dute hain errez menpekotasuna garatzen. Pertsona gazteak, ordea, sare sozialen inguruan hazi gara, eta ohituta gaude haiek erabiltzera, orduan menpekotasuna garatzea askoz errezagoa da. Batzuetan ez gara konturatzen, baina etxeko lanak egiten hasi beharrean mobilarekin etengabe bagaude, hori menpekotasunaren zeinu txiki bat da.

Menpekotasun hori sahiesteko edo gainditzeko notifikazioak kentzea komenigarriena dela uste dute pertsona batzuk. Niretzako ez da ideia txarra, hau da, ezin badozu ikasi notifikazio bat entzuten dozunean telefonoa ikusteko beharra sentitzen dozulako, notifikazioak kentzea aukera on bat izan daiteke. Baina egia da daukazun menpekotasuna oso handia bada, horrek ez duela askorako balioko, mobila ikusteko beharra sentituko dozulako, intriga dela eta.

Gazte askok ezin izango zuten astebete mugikorrik gabe bizi. Nik uste dot astebete mugikorrik gabe aguantatu ahalko nukeela, baina beste guztiak ere mugikor barik egongo baziren. Hau da, nire inguruan mugikorrik ikusiko ez banituen eta sare soziletan ez duela inor ezer publikatuko ezta ezer ikusiko zutela jakingo banuen. Hori bai, telebista edo ordenagailu bat beharko nuen serie edo pelikularen bat ikusteko.

Aste bat agian aguantatu ahalko nukeen, baina eta bizitza osoa? Zelan izango zen gure bizitza mugikor edo sare sozialik gabe? Nire ustez orain ezin izango nintzen gai bizitza osoa mugikor barik bizitzeko. Ohituta nagoelako nire egunerokotasuna mugikorrarekin egiten. Sare sozialak existituko ez balira zailtasun handiagoak izango genituen komunikatzeko edota informazioa biltzeko. Eta gure bizitza askoz desberdinagoa izango zen, baina ezin dot esan zelan izango zen nire bizitza mugikor eta sare sozialik gabe ez nazelako bizi haiek gabe.

Sare sozialak batzuetan zoriontsuak egin ahal gaituzte, adibidez; bideo barregarriren bat, edo meme bat ikusten dogunean. Bestalde, zoriontasunetik urrundu ere egiten gaitu, kritikak eta komentario txarrak jasotzen ditugunean, like nahiko jasotzen ez dogunean, … adibidez. Baina nire ustez benetan zoriontsu egiten gaituena ez dira sare sozialak, ezta mugikorra, baizik eta maitatzen dogun pertsonekin egotea eta barre egitea.

Horregaitik, nire ustez ezinbestekoa da txikitatik sare sozialak zelan erabiltzen diren azaltzea, hau da, zelan jokatu sare sozialetan. Gaur egun, gero eta gazteagoak direzan pertsonak hasi dira telefonoa edukitzen, eta telefonoarekin batera sare sozialak. Gazte horietako gehienek oraindik ez dira egiten ari direnaren kontziente, eta horretarako jarraibide batzuk behar dituzte edota jarraibe horiek emango dizkioten nonor. Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira eta plataforma askotan gorroto asko zabaltzen da, eta hori ekiditzeko hurrengo gazteei txikitatik sare sozialen aurrean zelan jokatu behar den erakutsi egin behar zaiela uste dot. Irakasleak eskoletan, sare sozialetan adituak direzenak, gurasoak, neba-arrebak, lehengusuak, ertzainak edo nagusia den edonok hartu beharko luke ardura hau, txikieei sare sozialei buruz gauzak azaltzeko eta erakusteko. Adibidez: komentario txarrak ez egiten, perfil faltsuetaz ez fudatzen eta kontu izaten, …

Azkenik, sare sozialak itziteko arrazoiak ematen dituen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/TIjsltWB-r4

LEHEN MAILAKO MIGRATZAILEAK ETA BIGARREN MAILAKO MIGRATZAILEAK

Komunikabideetan etengabe entzuten dogun bezala, Ukrania eta Errusia gerran daude, eta horrek badu milaka pertsonengan eragina. Baina, zer diogu beste hainbat herrialdetan dauden gaztazkei? Edo, ia jateko ez duten herrialdeei?

Herrialde bakoitzeko egoera dela eta, batzuetan herritarrei herrialdetik kanpo egitea behartzen ditu. Beraz, beste herrialde batera joan behar dute, baina pertsona batzuentzat ez da hain erraza herrialde batetik beste batera pasatzea.

Adibidez, Afrikatik datozan inmigranteen harrera ez da Ukraniatik datozen inmigranteen bezain ona. Baina, zergaitik? Agian azalaren kolorea dela eta, edo beste kontinente batetik datorrelako.

Baina errealitatean ez zen inolako arrazoirik egon beharko pertsona batzuk onartzeko edo ez onartzeko. Pertsona bateri kaletik galdetzen badiozu, agian lehen mailako edo bigarren mailako inmigranteak ez daudela esango dizu. Baina praktikan bada horrelakoa.

Inmigrante guztiak ez dute eskubide berdinik eta hori argi ikusten da Afrikako eta Ukraniako inmigranteekin. Afrikako inmigranteak bidai oso luzea egin behar dute, batzuk bidean gelditzen dira eta halan da be herrialdera sartzeko zailtasun handiak dituzte, eta herrialdera sartzen diren gutxiak bertan bizizteko zailtasunak dituzte. Ukraniakoak aldiz, hegazkin edo tren bat hartu eta herrialdean jarraian hartzen dituzte inolako arazo barik.

Suposatzen da denok daukagula nazionalitate bat izateko eskubidea, baina Afrikar inmigrante askok papel barik bizitzen dira herrialde berrietan.

Ukraniako inmigranteekin egiten ari direna oso ondo iruditzen zait, baina beste inmigrante guztiekin berdina egin beharko genukeela uste dut.

Azkenik, papel gabeko pertsonen experientzia kontatzen duen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/unrybMZQMkU

Eta ni, nor naiz?

Norbera nor den jakitea ez da pentsatzen dogun bezain erraza.

Bakoitzak egiten dituen akzioak direla definitzen gaituztenak esaten da, baina eta zer deritzogu bakoitzak dituen zaletasun, gusto, biologia edota pentsaerei buruz? Badaude gu garena definitzen dituen beste faktore batzuk?

Alde batetik bakoitzak duen pentsaera baliteke zer ikusia izatea bakoitzaren hezkuntzarekin edota etxean ikasitako gauzekin. Adibidez; etxean eta lagunen artean beti entzun baditugu ideia tradizionalak agian pentsaera atzerakor bat izan dezakegu, hau da, ingurumenak ere zer ikusia dauka norbera nolakoa denarekin.

Beste aldetik, fisikoa ere atal garrantzitsu bat da norbera nolakoa den jakiteko. Eta hor biologia ezin bestekoa da, hau da gure gurasoengaitik jasotzen ditugun gene edo fenotipoak gu fisikoki zelakoak garen adierazten ditu. Adibidez; begi urdinak, sorbalda zabalak, altua, XX kromosoma, … izatea

Baina norberak dituen zaletasunak eta gustuak gu zelakoak garen ere adierazten dituzte. Adibidez; nahiz eta ilehoriduna izan aita eta ama ilehoridunak ere direlako, eta niri kolore urdina gustatzen bazait ilea kolore urdinez margoztu dezaket.

Eta argi eta garbi, gu gaur egun nolakoak garen ere jakiteko gure iragana ezagutu behar dogu. Horrela, gure arbasoek egindako ekintzak eta eboluzioa ezagutu dezakegulako. Hau da, zutik mantentzeko ahalmena, burmuin garatua, elastikotasuna, …

Azkenik, euskaldun famatuei buruzko elkarrizketa bat jarriko dot, non, aurkezleak haiei nortzuk diren galdetzen diote, eta haiek galdera horri erantzuteko zailtasunak dituzte:

Humorea zentzuratu beharko genuke?

Mundu guztiak du gustuko barre egitea, eta berre hori eragiteko txisteak betidanik izan dira baliabide erabilienak. Nahiz eta txiste guztiak esan izan danoren gustukoak.

Badaude txiste eta txisteak, normalean humore mota desberdinen artean sailkatzen direzenak. Nik betidanik entzun ditut humore beltzaren, zuriaren, berdearen, … antzeko terminoak.

Bakoitzaren zaletasun, pentsaera, ideologia edo gustuko duenaren arabera, txiste batzuk barre erangingo diete, eta beste batzuk ez dite batere graziarik egingo. Baina danok prest gaude molestatzen gaituen horreri uko egiten, nahiz eta molestatzen gaituen hori barreak ere eragiten dituen beste batzuengan? Nahiago ahal dogu molestatuak ez izatearren besteoi irria kentzea?

Argi dago bakoitzak bere ideologia eta gustuak dituela, beraz bakoitzari gauza bat barre eragiten dio eta beste gauza bat molestatzen dio. Horregaitik, txiste bat egin baino arianago pentsatzea onena dela uste dot, hau da, » txiste » arrazista bat egin nahi baduzu ez egin pertsona beltz bat aurrean. Halan da be, beste pertsona bat diskriminatzen duen » txiste » bateri ez genioke txiste deitu behar.

Humorea ezinbestekoa dela bakoitzaren bizitzan uste dot, danok barre egiteko beharra dogulako, eta barre egiten dogunean une onenak pasatzen ditugulako, baina barrea modu desberdinetan eragin daiteke, eta zeozer esan edo egin baino arinago pentsatu beharko genuke.

Humorea ez genuke zentzuratu behar, humore gabeko bizitza batean pentsatzen badot, bizitza aspergarri bat burura etortzen zaidalako.

Azkenik, Leo Harlem-en bideo bat » Club de la Comedia»-n jarriko dot: https://youtu.be/Z3j6e50VKkE

Jainkoa existitzen da!

Jainkoaren existentzia beti izan da gizartean egon den galdera nagusietako bat. Hasteko, erlijio bakoiztean Jainko desberdinak daude, adibidez; Islamean = Alá eta Judaismoan = Jehová, gainera badaude beste erlijio batzuk Jainko bat baino gehiago dutenak, hala nola; Hinduismoan

Jainkoa historiaren zehar, galdera askoren erantzuna ere izan da: » mundua zelan sortu zen? «, » zer dago heriotzaren ostean? » Antzinean ez zegoen teknologia askorik galdera batzuei erantzuteko, beraz erantzunik errezena Jainkoa zen.

Jainkoari buruz pentsatzen dogunean burura irudi bat edo berak egindako ekintza bat burura etortzen zaigu, beraz Jainkoa existitzen dela esan dezakegu. Baina erreala da?

Batzuentzako erreala da ( sinisdunak ), beste batzuentzako ez ( ateoak ) eta beste batzuek ez dakite segurtasunez erreala den edo ez ( agnostikoak ). Badaude ere erlijioan pentsatzen ez dutenik, hau da, ez zaie erlijioa axola ( axolagabeak ).

Nire ustez Jainkoa existizten da baina berez ez da erreala, ez dot sinisten adibidez mundua Jainoak sortu zuenik, baizik eta Big-Banga. Ez dot sinisten gauzen sorreran Jainkoak zer ikusia duenik, baina energia antzeko batean sinisten dot. Guri babesten gaituen zeozer dagoela, edo » zorte » ona edo taxarra ematen digun zerbait.

Energia hau azaltzeko adibide bat jarriko dot: zeozer irabazi edo gertatzea nahi dogunean, inkontzienteki » errezatzen » edo norbaiteri, energia bateri edo gauzaren bateri gauzak eskatzen dizkiogu. Horregaitik energia edo gauzaren bat dagoela pentsatzen dot.

Azkenik, sinisdun eta ateo batzuen arteko eztabaida baten bideoa jarriko dot:

ORIGEN PELÍCULA

» Origen » es una película de ciencia ficción, donde se relata la historia de un grupo de ladrones que utilizan una máquina para entrar en los sueños de otras personas, normalmente para conseguir información a través del subconsciente de la otra persona.

Dom Cobb y su compañero Arthur son dos ladrones especializados en introducirse en los sueños de las personas para obtener sus secretos. Cobb se iba a retirar cuando le obligaron a participar en una última misión, si lo hacía podría volver a ver a sus hijos.

La misión, consistía en poner el origen de una idea en la mente de otro para que la interpretara como suya. Saito, que era el jefe de la segunda mayor compañía de energía del mundo, quería convertirse en el primero. Por eso, contrató a Dom para entrar en el sueño de Robert Fischer Jr ( la competencia de Saito ).

Dom Cobb reunió a un grupo de especialistas para que viajaran por la mente de Robert ( ya que su padre había muerto y él heredaba la empresa ):

Ariadne es la «arquitecta» del grupo, que es responsable de crear el escenario del sueño manipulado, y no le puede decir a nadie como es el plano del sueño.

Arthur se ocupa de investigar la vida del objetivo.

Yusef es un químico que crea los sedantes para conseguir el sueño del objetivo y de los demás.

Eames investiga y personifica a conocidos del objetivo para conseguir aplicarle una idea.

Durante la misión, el equipo tiene que superar diferentes dificultades. Sobre todo Dom que se enfrenta a su mujer fallecida, Mal quien se murió porque no supo distinguir la realidad de los sueños y le pide a Dom que se quede en el mundo de los sueños para poder seguir juntos.

Cada persona del grupo lleva un objeto para saber si está en un sueño o en la vida real, ese objeto solo lo puede conocer la persona que lo lleva. Ese objeto se llama tótem.

  • El tótem de Ariadne es una pieza de ajedrez dorada que ella lo trabajó para cambiar su peso y gravedad: como sólo ella sabe el peso y el equilibrio de la pieza si no se mantendría en pie sería un sueño.
  • El tótem de Athur es un dado rojo cargado: la finalidad de los dados cargados es hacer un lado más pesado que el resto, así siempre cae de la misma manera, si cae diferente sabe que está soñando.
  • El tótem de Mal es una peonza: si la peonza se mantiene dando vueltas sin parar significaría que es un sueño.
  • El tótem de Eames es una ficha roja de casino: se puede asumir que la ficha es hueca, por lo tanto sería diferente a las demás fichas del casino, si no fuera diferente significaría que esta soñando.
  • Dom le dice a Ariadne que cuando Mal falleció, él cogió la peonza como si fuera su tótem pero, no estoy del todo segura de que ese sea su tótem, ya que Dom le dijo a Ariadne que nadie nunca debe saber cual es el tótem de cada uno.

El título de la película hace referencia a los sueños, es decir, que los sueños y el subconsciente son el origen que nos lleva a hacer algo, a no hacerlo o a creerlo.

El final de la película ha sido un final abierto para mí. Cada uno lo puede interpretar de una manera diferente. De mi punto de vista, la película acaba con Saito vivo ( al final lo rescatan ), Robert averiguando el secreto de su padre ( que era que no siguiera sus pasos y que llevara la empresa por otro caminos ), los demás llegan a salvo a la vida real con sus recompensas y por último, con Dom llegando a su casa con sus hijos. Creo que Dom vuelve a la vida real y no se queda atrapado en el sueño, por 3 razones:

1. Al final de la película aparece la peonza girando, y como he dicho antes, creo que verdaderamente el tótem de Dom no era esa peonza.

2. Cuando estaba en sueños nunca se le veían las caras a sus hijos y al final de la película si.

3. También creo que Dom volvió a la vida real porque Mal no aparecía allí y si estuviera en un sueño Mal aparecería.

Para acabar, no ha sido una de mis películas favoritas, es decir, no es que me haya encantado, pero tampoco ha estado del todo mal. No ha sido nada fácil entenderla, porque había muchos sueños dentro de sueños y algunas veces resultaba difícil identificar si estaban en sueños o en la vida real. Yo no recomendaría esta película a mis amigas por ejemplo, pero a la gente que le gustan las películas de ciencia ficción si se la recomendaría. Cada persona tiene gustos diferentes, a mi no me suelen gustar este tipo de películas, es decir, no sería una película que me viera en casa un domingo por la tarde, pero tampoco ha sido tan mala, por eso le pongo un 6-7.

ZER DA ERREALITATEA?

Errealitatea literalki, erreala edo benetakoa dena da, hau da existitzen den hori.

Errealitateak analisi eta debate historikoak eman ditu, bakoitzarentzako errealitatea gauza desberdinak direlako.

Existitzen dena badakigu existitzen dela alde batetik gure zentzumenengaitik; IKUSMENA, ENTZUMENA, USAIMENA, IKUMENA eta DASTAMENA

Baina errealitatea sentitzen ez dogun beste gauza batzuengaitik konposatuta egon daiteke, adibidez; urruneko beste galaxia bat, bakteriaren bat edota telebistak edo irratiak transmititzen dituen uhinak.

Zientzielariak ikusi ez dezakegun gauzak errealak direla besteoi sinistarazteko proba eta ahalegin desberdinak egiten dituzte.

Zeozer erreala dela jakiteko:

  • Zentzumenen bitartez sentitu dezakegu
  • Instrumentu batzuen bitartez, ikusi, entzun, … dezakegu ( adibidez: mikroskopio bat edo teleskopio bat erabiliz bakteriaren bat edo galaxiaren bat ikusi )
  • Demostratu nahi dogun hori konprobatzeko, horren modelo baten antzekoa egin dezakegu.

Errealitatea ez dira bakarrik gauza zientifikoak, baizik eta gauza abstraktoak ere, adibidez sentimenduak eta emozioak ( alaitasuna, tristura, adrenalina, … ) honek gizakien burmuinean daudelako.

Beraz zer da errealitatea eta zer ez?

Sentimenduak errealak badira, fantasiak modu batera edo bestera errealak ere direla uste dot, azkenean gizakien burmuinean gertatzen direlako. Bakoitza bere errealitatezko burbuja batean bizitzen da, beraz errealitaeta bakoitzaren jatorri, kultura, bildur, iritzien, … arabera desberdina izan ahal da, hau da, subjektiboa.

Baina beste batzuetan errealitate moduan hartzen ditugu gauza batzuk gizarteak horrela direla adierazten dituelako, gehien bat komunikabideen bitartez transmitituz, beraz kasu horretan errealitatea objektiboa izan daiteke.

SUBJEKTIBOA
OBJEKTIBOA

Azkenik, IZURRAI taldearen » Errealitatea » abestiaren link-a:

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar