EL DILEMA DE LAS REDES SOCIALES dokumentala

Gaur egun sare sozialak garrantzi eta eragin handia daukate gure gizartean eta gurengan. Badaude arriskutsuak direla esaten duten pertsonak, eta guztiz kontrakoa esaten dutenak; hau da, ez dutela inolako arriskurik.

Nire ustez, sare sozialak ez dira berez arriskutsuak, baizik eta haiekin egiten dogun erabilera. Sare sozialak komunikatzeko eta informatzeko ezin bestekoak dira gaur egun, eta haien helburua bi gauza horiek direla uste dot.

Beste aldetik, sare sozialekin egiten dugun erabilera arriskutsua izan daitekeela uste dot. Adibidez, sare sozialak kritikatzeko, iraintzeko, informazio txarra bilatzeko, … erabiltzen badoguz arriskutsuak izatera heldu daitezkela uste dot.

????

Pertsona nagusiak txikitan ez dute sare sozialik izan, beraz haiek badakite zer den sare sozialik gabe bizitzea, eta horregaitik ez dute hain errez menpekotasuna garatzen. Pertsona gazteak, ordea, sare sozialen inguruan hazi gara, eta ohituta gaude haiek erabiltzera, orduan menpekotasuna garatzea askoz errezagoa da. Batzuetan ez gara konturatzen, baina etxeko lanak egiten hasi beharrean mobilarekin etengabe bagaude, hori menpekotasunaren zeinu txiki bat da.

Menpekotasun hori sahiesteko edo gainditzeko notifikazioak kentzea komenigarriena dela uste dute pertsona batzuk. Niretzako ez da ideia txarra, hau da, ezin badozu ikasi notifikazio bat entzuten dozunean telefonoa ikusteko beharra sentitzen dozulako, notifikazioak kentzea aukera on bat izan daiteke. Baina egia da daukazun menpekotasuna oso handia bada, horrek ez duela askorako balioko, mobila ikusteko beharra sentituko dozulako, intriga dela eta.

Gazte askok ezin izango zuten astebete mugikorrik gabe bizi. Nik uste dot astebete mugikorrik gabe aguantatu ahalko nukeela, baina beste guztiak ere mugikor barik egongo baziren. Hau da, nire inguruan mugikorrik ikusiko ez banituen eta sare soziletan ez duela inor ezer publikatuko ezta ezer ikusiko zutela jakingo banuen. Hori bai, telebista edo ordenagailu bat beharko nuen serie edo pelikularen bat ikusteko.

Aste bat agian aguantatu ahalko nukeen, baina eta bizitza osoa? Zelan izango zen gure bizitza mugikor edo sare sozialik gabe? Nire ustez orain ezin izango nintzen gai bizitza osoa mugikor barik bizitzeko. Ohituta nagoelako nire egunerokotasuna mugikorrarekin egiten. Sare sozialak existituko ez balira zailtasun handiagoak izango genituen komunikatzeko edota informazioa biltzeko. Eta gure bizitza askoz desberdinagoa izango zen, baina ezin dot esan zelan izango zen nire bizitza mugikor eta sare sozialik gabe ez nazelako bizi haiek gabe.

Sare sozialak batzuetan zoriontsuak egin ahal gaituzte, adibidez; bideo barregarriren bat, edo meme bat ikusten dogunean. Bestalde, zoriontasunetik urrundu ere egiten gaitu, kritikak eta komentario txarrak jasotzen ditugunean, like nahiko jasotzen ez dogunean, … adibidez. Baina nire ustez benetan zoriontsu egiten gaituena ez dira sare sozialak, ezta mugikorra, baizik eta maitatzen dogun pertsonekin egotea eta barre egitea.

Horregaitik, nire ustez ezinbestekoa da txikitatik sare sozialak zelan erabiltzen diren azaltzea, hau da, zelan jokatu sare sozialetan. Gaur egun, gero eta gazteagoak direzan pertsonak hasi dira telefonoa edukitzen, eta telefonoarekin batera sare sozialak. Gazte horietako gehienek oraindik ez dira egiten ari direnaren kontziente, eta horretarako jarraibide batzuk behar dituzte edota jarraibe horiek emango dizkioten nonor. Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira eta plataforma askotan gorroto asko zabaltzen da, eta hori ekiditzeko hurrengo gazteei txikitatik sare sozialen aurrean zelan jokatu behar den erakutsi egin behar zaiela uste dot. Irakasleak eskoletan, sare sozialetan adituak direzenak, gurasoak, neba-arrebak, lehengusuak, ertzainak edo nagusia den edonok hartu beharko luke ardura hau, txikieei sare sozialei buruz gauzak azaltzeko eta erakusteko. Adibidez: komentario txarrak ez egiten, perfil faltsuetaz ez fudatzen eta kontu izaten, …

Azkenik, sare sozialak itziteko arrazoiak ematen dituen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/TIjsltWB-r4

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar