LEHEN MAILAKO MIGRATZAILEAK ETA BIGARREN MAILAKO MIGRATZAILEAK

Komunikabideetan etengabe entzuten dogun bezala, Ukrania eta Errusia gerran daude, eta horrek badu milaka pertsonengan eragina. Baina, zer diogu beste hainbat herrialdetan dauden gaztazkei? Edo, ia jateko ez duten herrialdeei?

Herrialde bakoitzeko egoera dela eta, batzuetan herritarrei herrialdetik kanpo egitea behartzen ditu. Beraz, beste herrialde batera joan behar dute, baina pertsona batzuentzat ez da hain erraza herrialde batetik beste batera pasatzea.

Adibidez, Afrikatik datozan inmigranteen harrera ez da Ukraniatik datozen inmigranteen bezain ona. Baina, zergaitik? Agian azalaren kolorea dela eta, edo beste kontinente batetik datorrelako.

Baina errealitatean ez zen inolako arrazoirik egon beharko pertsona batzuk onartzeko edo ez onartzeko. Pertsona bateri kaletik galdetzen badiozu, agian lehen mailako edo bigarren mailako inmigranteak ez daudela esango dizu. Baina praktikan bada horrelakoa.

Inmigrante guztiak ez dute eskubide berdinik eta hori argi ikusten da Afrikako eta Ukraniako inmigranteekin. Afrikako inmigranteak bidai oso luzea egin behar dute, batzuk bidean gelditzen dira eta halan da be herrialdera sartzeko zailtasun handiak dituzte, eta herrialdera sartzen diren gutxiak bertan bizizteko zailtasunak dituzte. Ukraniakoak aldiz, hegazkin edo tren bat hartu eta herrialdean jarraian hartzen dituzte inolako arazo barik.

Suposatzen da denok daukagula nazionalitate bat izateko eskubidea, baina Afrikar inmigrante askok papel barik bizitzen dira herrialde berrietan.

Ukraniako inmigranteekin egiten ari direna oso ondo iruditzen zait, baina beste inmigrante guztiekin berdina egin beharko genukeela uste dut.

Azkenik, papel gabeko pertsonen experientzia kontatzen duen bideo bat jarriko dot: https://youtu.be/unrybMZQMkU

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar