Norbera nor den jakitea ez da pentsatzen dogun bezain erraza.
Bakoitzak egiten dituen akzioak direla definitzen gaituztenak esaten da, baina eta zer deritzogu bakoitzak dituen zaletasun, gusto, biologia edota pentsaerei buruz? Badaude gu garena definitzen dituen beste faktore batzuk?



Alde batetik bakoitzak duen pentsaera baliteke zer ikusia izatea bakoitzaren hezkuntzarekin edota etxean ikasitako gauzekin. Adibidez; etxean eta lagunen artean beti entzun baditugu ideia tradizionalak agian pentsaera atzerakor bat izan dezakegu, hau da, ingurumenak ere zer ikusia dauka norbera nolakoa denarekin.


Beste aldetik, fisikoa ere atal garrantzitsu bat da norbera nolakoa den jakiteko. Eta hor biologia ezin bestekoa da, hau da gure gurasoengaitik jasotzen ditugun gene edo fenotipoak gu fisikoki zelakoak garen adierazten ditu. Adibidez; begi urdinak, sorbalda zabalak, altua, XX kromosoma, … izatea
Baina norberak dituen zaletasunak eta gustuak gu zelakoak garen ere adierazten dituzte. Adibidez; nahiz eta ilehoriduna izan aita eta ama ilehoridunak ere direlako, eta niri kolore urdina gustatzen bazait ilea kolore urdinez margoztu dezaket.
Eta argi eta garbi, gu gaur egun nolakoak garen ere jakiteko gure iragana ezagutu behar dogu. Horrela, gure arbasoek egindako ekintzak eta eboluzioa ezagutu dezakegulako. Hau da, zutik mantentzeko ahalmena, burmuin garatua, elastikotasuna, …

Azkenik, euskaldun famatuei buruzko elkarrizketa bat jarriko dot, non, aurkezleak haiei nortzuk diren galdetzen diote, eta haiek galdera horri erantzuteko zailtasunak dituzte:
