Humorea zentzuratu beharko genuke?

Mundu guztiak du gustuko barre egitea, eta berre hori eragiteko txisteak betidanik izan dira baliabide erabilienak. Nahiz eta txiste guztiak esan izan danoren gustukoak.

Badaude txiste eta txisteak, normalean humore mota desberdinen artean sailkatzen direzenak. Nik betidanik entzun ditut humore beltzaren, zuriaren, berdearen, … antzeko terminoak.

Bakoitzaren zaletasun, pentsaera, ideologia edo gustuko duenaren arabera, txiste batzuk barre erangingo diete, eta beste batzuk ez dite batere graziarik egingo. Baina danok prest gaude molestatzen gaituen horreri uko egiten, nahiz eta molestatzen gaituen hori barreak ere eragiten dituen beste batzuengan? Nahiago ahal dogu molestatuak ez izatearren besteoi irria kentzea?

Argi dago bakoitzak bere ideologia eta gustuak dituela, beraz bakoitzari gauza bat barre eragiten dio eta beste gauza bat molestatzen dio. Horregaitik, txiste bat egin baino arianago pentsatzea onena dela uste dot, hau da, » txiste » arrazista bat egin nahi baduzu ez egin pertsona beltz bat aurrean. Halan da be, beste pertsona bat diskriminatzen duen » txiste » bateri ez genioke txiste deitu behar.

Humorea ezinbestekoa dela bakoitzaren bizitzan uste dot, danok barre egiteko beharra dogulako, eta barre egiten dogunean une onenak pasatzen ditugulako, baina barrea modu desberdinetan eragin daiteke, eta zeozer esan edo egin baino arinago pentsatu beharko genuke.

Humorea ez genuke zentzuratu behar, humore gabeko bizitza batean pentsatzen badot, bizitza aspergarri bat burura etortzen zaidalako.

Azkenik, Leo Harlem-en bideo bat » Club de la Comedia»-n jarriko dot: https://youtu.be/Z3j6e50VKkE

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar