Jainkoaren existentzia beti izan da gizartean egon den galdera nagusietako bat. Hasteko, erlijio bakoiztean Jainko desberdinak daude, adibidez; Islamean = Alá eta Judaismoan = Jehová, gainera badaude beste erlijio batzuk Jainko bat baino gehiago dutenak, hala nola; Hinduismoan
Jainkoa historiaren zehar, galdera askoren erantzuna ere izan da: » mundua zelan sortu zen? «, » zer dago heriotzaren ostean? » Antzinean ez zegoen teknologia askorik galdera batzuei erantzuteko, beraz erantzunik errezena Jainkoa zen.
Jainkoari buruz pentsatzen dogunean burura irudi bat edo berak egindako ekintza bat burura etortzen zaigu, beraz Jainkoa existitzen dela esan dezakegu. Baina erreala da?
Batzuentzako erreala da ( sinisdunak ), beste batzuentzako ez ( ateoak ) eta beste batzuek ez dakite segurtasunez erreala den edo ez ( agnostikoak ). Badaude ere erlijioan pentsatzen ez dutenik, hau da, ez zaie erlijioa axola ( axolagabeak ).
Nire ustez Jainkoa existizten da baina berez ez da erreala, ez dot sinisten adibidez mundua Jainoak sortu zuenik, baizik eta Big-Banga. Ez dot sinisten gauzen sorreran Jainkoak zer ikusia duenik, baina energia antzeko batean sinisten dot. Guri babesten gaituen zeozer dagoela, edo » zorte » ona edo taxarra ematen digun zerbait.
Energia hau azaltzeko adibide bat jarriko dot: zeozer irabazi edo gertatzea nahi dogunean, inkontzienteki » errezatzen » edo norbaiteri, energia bateri edo gauzaren bateri gauzak eskatzen dizkiogu. Horregaitik energia edo gauzaren bat dagoela pentsatzen dot.



Azkenik, sinisdun eta ateo batzuen arteko eztabaida baten bideoa jarriko dot:








