ZER DA ERREALITATEA?

Errealitatea literalki, erreala edo benetakoa dena da, hau da existitzen den hori.

Errealitateak analisi eta debate historikoak eman ditu, bakoitzarentzako errealitatea gauza desberdinak direlako.

Existitzen dena badakigu existitzen dela alde batetik gure zentzumenengaitik; IKUSMENA, ENTZUMENA, USAIMENA, IKUMENA eta DASTAMENA

Baina errealitatea sentitzen ez dogun beste gauza batzuengaitik konposatuta egon daiteke, adibidez; urruneko beste galaxia bat, bakteriaren bat edota telebistak edo irratiak transmititzen dituen uhinak.

Zientzielariak ikusi ez dezakegun gauzak errealak direla besteoi sinistarazteko proba eta ahalegin desberdinak egiten dituzte.

Zeozer erreala dela jakiteko:

  • Zentzumenen bitartez sentitu dezakegu
  • Instrumentu batzuen bitartez, ikusi, entzun, … dezakegu ( adibidez: mikroskopio bat edo teleskopio bat erabiliz bakteriaren bat edo galaxiaren bat ikusi )
  • Demostratu nahi dogun hori konprobatzeko, horren modelo baten antzekoa egin dezakegu.

Errealitatea ez dira bakarrik gauza zientifikoak, baizik eta gauza abstraktoak ere, adibidez sentimenduak eta emozioak ( alaitasuna, tristura, adrenalina, … ) honek gizakien burmuinean daudelako.

Beraz zer da errealitatea eta zer ez?

Sentimenduak errealak badira, fantasiak modu batera edo bestera errealak ere direla uste dot, azkenean gizakien burmuinean gertatzen direlako. Bakoitza bere errealitatezko burbuja batean bizitzen da, beraz errealitaeta bakoitzaren jatorri, kultura, bildur, iritzien, … arabera desberdina izan ahal da, hau da, subjektiboa.

Baina beste batzuetan errealitate moduan hartzen ditugu gauza batzuk gizarteak horrela direla adierazten dituelako, gehien bat komunikabideen bitartez transmitituz, beraz kasu horretan errealitatea objektiboa izan daiteke.

SUBJEKTIBOA
OBJEKTIBOA

Azkenik, IZURRAI taldearen » Errealitatea » abestiaren link-a:

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar