ZIENTZIA GIZARTEAREN ZERBITZURA

Zientzia, munduan ezinbestekoa dela pentsatzen dot. Zientzia barik ez genukelako gaur egun ezagutzen dogun gauza asko ezagutuko, ezta etorkizunean jakingo ditugun gauzak.

Zientziak ere gizartean ekarpen handiak ditu, estate baterako osasunean. Botika, txerto edota pastilla askok herritarrok hobeto sentitzeko edo osatzeko sortuak dira, zientziarengaitik egindako ikerketei esker.

Gazteon heziketan zientziak ere garrantzi handia dauka, gazte horiek etorkizunean zientzia erabiliz gizarteari ekarpen onak egiteko.

Honekin batera, mota guztietako zientziak ikasi, natur, giza eta gizarte zientziak. Gutxienez oinarrizko gauzak ikasiz.

Azkenik, gure iragana ezagutzeko zientzia ere garrantzitsua izan da. Gizakion eboluzioa eta unibertsoaren sorrera ezagutzeko adibidez, beste adibide batzuen artean.

Zientzia gizartean garrantzitsua izaten jarraitzen du, gaixotasun batzuentzako sendapenak eskuratzeko edo gure iraganari buruz gehiago jakiteko esate baterako. Baina gaur egungo politikoak horrela pentsatzen dute? Herritarroi zientziari buruz dakiten guztia kontatzen digute?

Oraingo aldaketa klimatikoaren adibidearekin argi ikusi daiteke politikariek zientziari buruz pentsatzen dutena; aldaketa klimatikoak etorkizunean arazo larriak ekarri dezake planetarentzako, baina politikariek benetan kontaminatzen dituzten gauzak ez dituzte geldiarazten haiei komeni ez zaielako, esate baterako fabrika kutsakor askoren fabrikazioa.

COVID-aren kasuan ere, COVID-ari buruz hitz egiten ateratzen ziren pertsonak isildu egin zituztela entzun dut, eta hori egia izan edo ez, politikariek zientziari buruz dakiten guztia kontatzen ez dutela badakit. Baina modu batera edo bestera gobernuak hezkuntzaren bitartez zientziari buruz gehiago ikastea eta ezagutzea ahalbideratzen digu.

Azkenik, zientzia bide bakarra dela pentsatzen duen gizon baten bideoa:

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar