Gaur egun, herrialde garatuetako herritar guztiak ikasteko aukerak ditugu hezkuntza publikoari esker, baina norberak erabakitzen dau ikasketekin jarraitzea edo ez. Ikasketekin jarraitzearen erabakia batzuetan bizitzako faktore desberdinak eragiten ditu, adibidez; ahalik eta lehen lanean hastea familiarentzako dirua ekartzeko. Baina nahiz eta pertsona honek batxilergoa edo behe mailako ziklo bat ez egin, ezagutzak eskuratzek jarraitu dezake lanaren bitartez.


Ezagutza botere mota bat da gizakientzako, nahiz eta pertsona askok horrela ez ikusi. Gaur eguneko gizartean gero eta pertsona gutxiago daukate ikasteko interesa eta gainera horretaz harrotzen dira, batxilergoa ikasten dutenei » empollon/a » deituz.

Gainera, » empollon/a » hitza entzutean, beti koletadun, betaurrekodun eta brakets-ak dituen mutil edo neska bat datorkigu burura, eta prototipo hau ez da gizartean ere oso ondo ikusten. Hobeto ikusten da ule luzedun eta eskotedun, baina ikasketa gabeko neska bat edo rapatuta eta prakak gerritik behera dituen eta ikasketa gabeko mutil bat, nahiz eta jazkerak edo itxurak ez duen zer ikusirik bakoitzaren jakindurian.
Nire ustez ezagutzak ez dauka zertan inori lotsatu behar, baina egia da gizartek horretaz lotsatzea eragin digula, eta gainerako pertsonak hori aldatzen ez badogu horrela jarraituko duela. Hau aldatzeko, nik edo edonork egin ahal dezakeguna ezagutzak dituen pertsona batetaz barre ez egitea izan ahalko zen, eta interesa jarri kontatzen dituen gauza horietan.
Azkenik, ezagutza zergaitik garrantzitsua den azaltzen duen bideo bat jarriko dot:




