Bizitzaren balorea

Pertsona askok bizitza gure gurasoek edo beste batzuen ikuspuntutik Jangoikoak ematen digun opari bat dela esaten dute. Halan da be, bizitza oso laburra dela eta momentu guztiak aprobetxatu behar ditugula entzuten dogu gure bizitzaren zehar. Badaude aiton-amona batzuk bizitza guztiz aprobetxatu dutela sentitzen dutenak eta beste batzuk gehiago aprobetxatu nahi izan dutenak. Baina aiton-amona horiek ondino bizitzen daude, beraz nahiz eta nagusiak izan, bizitzeko denbora dute ondino; ilobekin denbora pasatzen, bidaiatzen, experientzia berriak bizitzen, …

Munduan badaude zorte oneko pertsonak, eta ez hain zorte oneko pertsonak. Gaixotasunak existitzen dira, istripuak ere, inguruko pertsona lotsagabeak ere, eta faktore horiek gure bizitzaren baloreaz konturarazi egiten digute. Hau da, gaixorik egon den pertsona batek 2 modu desberdinetan bizi izan ahalko du bere bizitza: 1. Denbora osoan triste eta gogo barik. 2. Bizitza guztiz aprobetxatzen.

Pepe Mujikak dioenez, berdin da zer egiten dogun gure denborareikin, baina denbora galdu ezin dogula, bizitza norberarena dela eta nahi dogun moduan bizit ahal dezakegula inori kalterik egiten ez badiogu. Guztiz ados nago, bakoitzak bizitza aprobetxatzeko era desberdinak izango ditu, adibidez; bidaiatzen, parrandan ateratzen, ikasten, …

Bizitza NOREKIN aprobetxatzen dogun ere garrantzitsua dela uste dot, pertsona on eta dibertigarriekin inguratzea. Badaude pertsona batzuk bakarrik egotea gustatzen zaiela, baina bizitzako zure ikupegi berdina duten pertsona horiekaz inguratzea ezin besteko dela uste dot, hobeto pasatzeko edo beste pertsonataz gehiago ikasteko.

Azkenik, niri asko gustatzen ziadan talde baten abestiak jarriko ditut, askotan bizitzaren buruzko eta bizitza aprobetxaren buruzko abestiak idazten dituena:

1. » Salto! » – Gatibu

2. » Bizitzeko gogoak » – Gatibu

3. » Bizitzen badakit » – Gatibu

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar