Zentsura, gure gizartean existitzen da?

Zentsura informazio publikoaren kontrola eta ezabaketa da, agintetik emandako arrazoi politiko, ideologiko, erlijioso edo moralengaitik burutzen dena.

Antzinean, diktadurak zirela eta, zentsura existitzen zen diktadoreen bezala pentatzen ez zutenengan. Herritar horiek pentsatzen zutena esatera ausartzen baziren, zigor handi bat izango baitzuten, heriotza adibidez.

Gure aiton-amonak kasu hau hurbiletik bizi izan dute Frankoren diktaduran, adibidez euskeraz hitz egiten uzten ez ziotenean.

Diktaduren gain, antzinean, beste arrazoi batzuengaitik ere zentsuratzen zituzten herritarrak, adibidez homosexuala izateagaitik. Honek ere, zigor handi bat dakarren, fusilamendua adibidez. Hori dela eta, pertsona askok ez zuten ezer ez esaten.

Orain dela asko, emakumeen gorputzeko atal batzuk ere zentsuratzen zituzten, adibidez gonak belaunen azpitik eraman behar zuten, edo bularra ondo tapatuta, bestela » prostituta » baten moduan hartzen zintuen.

Gaur egun, emakumeenganako zentsura oraindik existitzen da. Erlijio batzuetan haien gorputz GUZTIA estalita eraman behar dutela esartzen da. Badaude emakume batzuk, haiek nahi dutelako egiten dutenak, eta beste batzuk hori egietera derrigortuta daudenak. Baina nahiz eta, zure erabakia izan, erlijioak emakumearen atalak zentsuratzen jarraitzen ditu.

Txinan, momentu honetan diktadura dago, beraz herritarrak zentsuratuta daude Txinako agintariarengaitik.

Azkenik, gure gizartean zentsura existitzen dela frogatzeko COVID-aren kasua dago. Gobernuak ez du herritarrei COVID-ari buruzko informazio guztia emon, eta COVID-ari buruz hitz egiteko prest zeudenak zentsuratzen zituzten, herritarrek informazio asko ez jasotzeko.

Esukaldunen zentsura Frankoren garaian:

https://youtu.be/9kdZabnj1cU

https://youtu.be/q9JSf-Io_iA

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar