Nahitaez, betidanik munduko pertsona guztiak zeozertan pentsatu eta pentsatzen dogu. Bai gauza onetan, bai gauza txarretan, tristeetan, alaietan, …


Pentsamenduak etengabe ari dira gure buruetan biraka. Pentsatzeak gauza on eta txarrak ekarri ahal ditu, azkenean buruak nahi duen bezala funtzionatzen duelako eta burua eta pentsamenduak kontrolatzea zaila izaten delako sarritan.


Denbora askotik gizakiak pentsatzeko ahalmena dauka, eta ahalmen horreri esker aurrerapen handiak egin ditugu gizartean. Urteak zehar, teoria desberdinak agertu dira gauza desberdinei buruz, baita gaixotasunentzako hainbat sendakuntza ere.


Horregaitik, pentsatzeak badauka garrantzi berezi bat gizartea aurrera eramateko, ondino ulertu ezin ditugun gauzak ulertu ahal izateko, gaixotasunekin amaitzeko edo aske izateko.

Pentsatzea aske izateko modua izan ahal da, zure pentsamenduak ezin dituelako inor jakin. Norberaren erabaki propioa da, pentsamenduak kontatzea ala ez, agian batzuk bakarrik kontatzen dira, eta asko norberarentzat gelditzen dira.

Gaur egungo gizarteak haien moduan pentsatzen ez dituzten haiek era batean bastertzen dute, eta hori dela eta pertsonek batzuetan zer pentsatzen duten esateko bildurra daukate.

Baina, bakoitzak pentsamendu propioak izatea eta kontatzea oso garrantzitsua da. Ez gara isilik geratu behar, agian batzuk zurekin ados egongo dira edo agian inor ez da zurekin ados egongo, baina garrantzitsuena norbera bere pentsamenduekin ados egotea da.
Azkenean, norberaren pentsamenduak norbera nor den definitzen dutelako.
