Sarrera

Kaixo!! Irati naiz eta 16 urte ditut, 1 batxilergoko ikaslea naiz eta blog hau filosofiarako lanak egiteko erabiliki dot. Hemen, nire pentsamenduak eta iritziak partekatuko ditut. Hasteko, nire aurkezpena egingo dizuet.

Hasteko, nire izenari buruz hitz egiten hasiko naiz. Nire izenak » bosque de helechos » esan gure du erderaz. Eta nire izena duten oihan eta erreka bat daude.

IRATI OIHANA
IRATI ERREKA

16 urte ditut, eta nire urteguna Maiatzak 13an dira, hau da, Tauro naiz.

Betidanik Zornotzan bizi naiz, nire gurasoen eta aititeen bezala, nire amamak aldiz, Arte ( Arratia ) eta Durangokoak dira. 4 lehengusu ditu, hainbat izeko eta osaba, eta biki bat, Eider.

AITA eta AMA
LEHENGUSUAK
EIDER

Nire lagun kuadrila 13 pertsonaz osatuta dago, neskak danak. Zornotzako ikastetxe desberdientan bananduta gaude, 13ak elkarrekin oso ondo eramaten gara, daukaten gauza garrantzitsuenetakoak dira niretzat.

❤️
💘

Saskibaloira jolasten dot, pibot posizioan, kuadrilako nahiko lagunekaz jolasten dot eta Zornotza ST club-ean jolasten dot. Negutan skiatzera joaten naiz, eta udan surfeatzea gustatzen zait.

🏄🏽‍♀️

Ez dot musika estilo finkorik, euskeraz, ingelesez eta erderaz entzuten dot, pop eta reggaeton gehien bat. Nire talderik gogokoena gatibu da, haien ia abesti guztiak dakizkidat.

🎼🎼🎼

Azkenik, nire buruz hitz egingo dot, neska alaia eta berritsua naiz. Hasieran, lotsatia naiz, baina behin ezagututa ez naiz isiltzen. Ahalik eta gehien laguntzen ahalegintzen naiz eta besteon arazoak entzutea gustatzen zait. Oso insegura naiz batzutan, baina proposatzen naizena lortu arte ez naiz gelditzen.

NI

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar